sábado, 20 de octubre de 2012

ATH ALDE


Gaur egungo gizartea oso aurreratua dagoen arren, badago hain teknologia aurrerapenek konpondu ezin dezaketen arazo bat, denbora galtzearena. Arazo horren kausa nagusietako bat trafiko txarra, horri esker, denbora asko galtzen dugu eta.
Bidaia luzeak egiten dituzten pertsonentzat, bi edota hiru ordukoak adibidez, arazoa handiagoa da. Denbora galtze horren konponbidea dugu AHTa.  Ibilgailu oso desberdina da, izugarrizko eragina izango duena gure eguneroko bizitzan.
Badaude bidaiatzeko modu desberdinak, eta bakoitzak hartzen du berari egokiena iruditzen zaiona.
Leku batetik bestera tita batean heldu nahi duten pertsona asko daude. Batzuek kotxean egiten dute bidaia, baina beste batzuek garraio publikoa hartzea nahiago dute. Horretarako sortu da abiadura handiko trena. Abiadura handiko trenari esker, arinago iritsiko dira lanera eta asko aurreztuko dute erregaian.
Tren berri hauen ezarpena japoniarretatik dator, trena haiek asmatu zuten.  Trena 1964an inauguratu zen eta hain erantzun ona zan zuenez, beste hiri batzuetara zabaldu zen. Egun Euskadira heldu den arte. Hemengo eraikuntzak 2006. urtean hasi ziren eta 2013-2015 urteen bitartean amaitzeko asmoa dute.
Japoniarren asmakizun hau, oso ondo etorri da pertsona askoren eguneroko bizitzarako. Honekin esan nahi dudana zera da: Trena ez da jende askok uste duen bezain txarra. Azken finean, beste edozein garraio publiko bat bezalakoa besterik ez da.


Nerea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario