sábado, 18 de mayo de 2013

Gazteak eta drogak



Zer gertatzen ari da gaur egun gazteekin? Zergatik hasten  da jende gehiago drogekin? Galdera honi erantzuteko gaur egun “moda” moduan jarri dela esango nuke. Hau da, jende gehiena drogak hartzen hasi da lagunak hartzen ikusi dituelako eta horrela hasi direla gehienak esango nuke.

Baina horrela jarraitzen badute, zer gertatuko da? Jendea gero eta gazteago hasten da drogekin. Orain dela urte asko, tabakoarekin adibidez, gure gurasoak gazteak zirenean tabakoa azaldu zen. Lehen telebistako iragarkietan erretzea ona zela esaten zuten eta horregatik urte horietako gehienak erretzen hasi ziren. Urteak eta urteak egon ziren erretzen ona zela pentsatzen zutelako, baina egun batean konturatu ziren erretzea ez zela hain ona haiek pentsatzen zuten moduan. Jendea gaixotzen hasi zen. Haiek ez zekiten zergatik, horregatik medikuarengana joan ziren eta han esan zieten erretzea ez zela ona, birikietako edo beste edozein minbizi sortzen zuela. Pertsona askok, erretzeari utzi zioten baina beste askok ez. Zergatik? Adizioa zutelako. Medikuen tratamenduak ematen zizkieten erretzeari uzteko baina konturatu ziren hori ez zela nahikoa.

Gaur egun medikamentuak asko aldatu dira. Tratamendu berriak egin dituzte eta jende gehiago erretzeari utzi dio. Telebistako iragarkietan erretzea txarra dela esaten dute, eta horrek jende asko bultzatu du erretzeari uzteko. Hau guztia helduek kontuan hartu dute, baina zergatik gaur egungo umeak eta gazteak erretzen hasten dira jakinda minbizia eragiten dizula eta txarra dela?

Uste dut, gaur egungo gazteak erretzearekin hasten direla min ematen diotelako  norbereen lagunen gaitzespena. Pertsonak oso gaiztoak dira, eta kasu batzuetan gaiztoagoak izan ahal dira. Adibidez erretzearekin edo  alkoholaren kasuetan. Hau da, pertsonak bere lagunen gaitzespena ez edukitzeko besteak egiten dutena egiten dute kasu gehienetan. Beste kasu bat izan daitekeena da, bere gurasoekin harremana txarra izatea, horrek batzuetan eragilea izaten da umeak erretzen hasteko. Bakarrik atentzioa deitu nahi dute eta erretzea edo mozkortzea modu ona dela pentsatzen dute. Beste kasu bat, umeak gurasoen atentzioa galtzen hasten direnean da. Modu batean edo bestean pertsonok maitasuna behar dugu, eta ume edo gazte batentzat gurasoen  maitasuna edo atentzioa galtzea asko eragiten du. Horregatik mozkortzen hasten dira. Edo beste edozer gauza egiten dute, bakarrik nahi dutena da, gurasoek kasu pixka bat egitea.

Azken finean erretzea edo alkohola edatea zure bizitzarako gauza txarra da besterik ez. Ez dakit zergatik egiten duen jendeak, bakarrik dakitena da, besteen influentziagatik edo helduak izan edo sentitu nahia dutelako egiten dutela. Eta bakarrik egiten ari direna bere bizitza txarrera eramatea da. 

Nerea.

martes, 16 de abril de 2013

Gutuna






  Ametx erakunde autonomoa  
                                                                                                     Zelaieta Parkea 
                                                                                              48340  Amorebieta-Etxano
                                                                                                             Bizkaia

Zornotzan, 2013ko martxoaren 12an.


   Ametx erakundeko zuzendari hori:
Gutun honen bidez, Zornotzakoa naizen aldetik, zugana jotzen dut eskakizun bat egiteko asmoz.

Zornotzako Zelaieta zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen ditu, eta horien artean beheko solairuan dauden hainbat lokal, musika talde bat duten gazte guztiak entseatzeko lekua dena. Entseguak amaitzen direnean, oso deserosoa da instrumentuekin alde batera eta bestera ibiltzea, batez ere, eguraldi txarra dagoenean. Instrumentuak busti eta hondatu egiten dira eta oso garestiak dira. Hori kontuan hartuz, eskaera bat egin nahi dizut.

Konturatu gara garbitzaileek haien materiala gordetzeko duten lekua ez dutela erabiltzen. Horregatik nire gutunarekin eskatu nahi dizudana zera da: Garbitzaileak lekua ez dutenez erabiltzen, leku hori instrumentuak gordetzeko leku apropos dela pentsatuta, alokatzeko baimena eskatzen dizut. Horrela ez ditugu denbora guztian leku batetik bestera mugitu behar.

Nire eskaria kontuan hartuko duzulakoan, zure erantzunaren zain.



Nerea Astobieta

Naturaren suntsiketa



Zelan heldu gara natura suntsitzera? Duela urte gutxi batzuk natura apurka suntsitzen hasi ginen. Gaur egungo teknologiak horretan eragin handia izan duela kontuan hartzen badugu, gizakion errua dela esango nuke. Arazoa konpondu behar dugula argi dago, baina nola egin genezake? Bakoitzak bere aldetik pixka bat jartzearekin nahikoa izango litzateke.
Antzinatean, gizakia naturaren aginduetara egiten zituen bizitzeko beharrezkoak ziren gauzak, naturan ikusten zutena soilik ezagutzen zuten eta. Urteak aurrera joan ahala hori aldatuz joan da, orain, gizakia natura bere nahietara egokitzen du. Pentsatzen badugu, hasiera batean menderaezina zirudien ama lurra menderatzen ari da gizakia, hura errespetatu barik. 
Naturan aurki ditzakegun gauza guztiak oso erabilgarriak izan dira gure arbasoentzat gehien bat. Hasieran, naturan zeuden baliabideak erabiltzen zituzten, naturak eskaintzen zizkien gauzetan oinarritzen ziren bizitza aurrera ateratzeko. Baina hori aldatu egin zen arrazionalki pentsatzen hasi zirenean.
Arrazionalki pentsatzearekin gizakia gero eta azkarragoa izatera heldu zen eta horrela eboluzionatzen joan zen. Eboluzio horrekin, naturak eskainitakoak ondo erabili zituen eta egun ezagutzen ditugun aurrerapen guztiak aurrera atera zituen. Aurrerapen horiek gizakiarentzat ez bezala, naturarentzat kaltegarriak izan dira. Gure bizimodua errazagoa bihurtzeko asmotan, lehen aipatutako naturaren gehiegizko egokiera gainditu du gizakiak. Egokiera horren aurrean, argi zegoen naturak erantzuna emango zuela.
Lurrean gertatzen diren hainbat ezbehar, tsunamiak, lurrikarak … naturak berak bidalitako erantzunak dira, gizakiengandik jasandako guztiak bueltatzeko.  Hau guztia txarrera joaten ari da eta guztia gure erruagatik da. Atmosferaren suntsiketan adibidez, gurea da erru gehiena. Gu gara autoak erabiltzen ditugunak, zentral termikoetan lan egiten dugunak … eta horrekin lortzen duguna, berotegi-efektua gertatzea da.
Ipar eta Hego poloak urtzen hasiko dira eta itsas maila gora egingo du. Horrela kontinenteak ozeanoen azpian geratuko da. Hau guztiarekin natura pixkanaka suntsitzea eta gu bizi garen planeta suntsitzea lortuko dugu.



Nerea.

miércoles, 20 de febrero de 2013

Azalpen testua: Hizkuntzak




Hizkuntza ikasteak, komunikaziorako gaitasunaren garapen gisa ulertuta, laguntza erabakigarria ematen du gaitasun soziala eta herritartasuna garatzeko, hau da, harremanetarako, bizikidetzarako, pertsonen arteko errespeturako eta elkar ulertzeko trebetasun eta abilezien multzoa garatzeko. Izan ere, hizkuntza ikastea besteekin komunikatzen ikastea da, besteek transmititzen dutena ulertzen eta beste errealitate batzuetara hurbiltzen ikastea.
Aukerako irakasgaiak  lagundu egiten du informazioaren tratamendurako gaitasuna eta gaitasun digitala garatzen: une bakoitzean behar den informazioa bilatu eta aukeratu behar da eta nork bere ahozko eta idatzizko testuak sortzeko erabili behar du. Lanak egiteko teknologia berriak erabiliko dira, idazketa prozesuko lan batzuk (plangintza, testua egitea, berrikustea...) eraginkortasun handiagoz egin ahal izateko. Horrek ere lagundu egiten du gaitasun hau lortzen.
Hizkuntza gaitasunak landuz gero, ikasten ikasteko gaitasuna errazago lortzen da. Izan ere, ikasteko gertutasuna eta ikaskuntza antolatzeko abilezia sustatzen dira, autonomiarako, diziplinarako eta gogoetarako trebetasunak ere sustatu egiten dira, eta norberaren gaitasun eta baliabideez jabetzera bultzatzen da, baita norberaren akatsak onartzera ere, hobekuntzarako tresna gisa.
Hizkuntza erabiltzen ikasten denean, arazoak aztertzen eta konpontzen, planak egiten eta erabakiak hartzen ere ikasten da, hizkuntzaren eginkizunetako bat gure gizarte jarduera arautu eta bideratzea baita. Horregatik, hizkuntza trebetasunak lantzea lagungarria da ekimen pertsonala garatzeko eta nork bere jarduera gero eta autonomia handiagoz erregulatzeko.

Helburuak
1. Hizkuntza ahoz eta idatziz erabiltzea gizarte eta kultura jardueran, modu argi eta zehatzean, nahikoa arin eta aise, egoera eta funtzio desberdinetara egokituz, begirunea eta gizabidea agertuz.
2. Hizkuntzari eta hizkuntzaren erabilerari buruzko ezagutzak nolabaiteko autonomiaz aplikatzea ahozko eta idatzizko testuak ulertzeko eta egoki (hizkuntza erregistro desberdinak erabiliz), zuzen eta koherentziaz idatzi eta mintzatzeko.
3. Erakundeekiko eta pertsonen arteko komunikaziorako idazki mota guztiak ulertu eta erabiltzea: gutunak, eskabideak, txostenak, albisteak, erreportajeak...
4. Hizkuntza erabiltzea gauza berriak ikasteko, errealitatea ulertu eta aztertzeko eta pentsamendua finkatu eta garatzeko tresna gisa.
5. Komunikabideek (prentsa, irratia eta telebista) esaten dutena interpretatzea eta arreta bereziz aztertzea ahozko eta idatzizko adierazpena, baita horrek hitzez besteko kodeekin duen erlazioa ere, komunikabideetatik datozen mezuei buruzko jarrera kritikoa garatzeko.
6. Irakurketa eta idazketa baloratzea, komunikatzeko bideak eta kultura aberastasunaren eta pertsonen gozamenaren iturriak diren aldetik.
7. Norberaren baliabideak edo kontsultarako baliabideak (hiztegiak, gramatikak, testu prozesadoreak...) erabiltzea norberaren akatsak zuzentzeko.
8. Eskola liburutegia nahiz informazioaren eta komunikazioaren teknologiak erabiltzea irakasgaiari buruzko lanak arrazoitu eta orientatzeko eta ezagutzak ikasi eta partekatzeko tresna gisa.


Nerea.

sábado, 10 de noviembre de 2012

Abortuaren alde





Jende gehiena abortuaren alda baitago, hau da %59.5ek abortuaren alde daude. Ala ere badago jendea abortuaren aurka dagoena %35ek abortuaren aurka daude. 

Nahiz eta jende asko alde egon, batzuk aurka daude, hilketaren bat dela esaten dutelako.
Baina haurra gaizki bizi behar bada, aita eta ama ez dutelako eduki nahi eta ez badiote kasurik egingo, ez da hobe abortatzea?

Emakumearen bizitzak arriskua badu abortatu behar da, adibidez haurra jaiotzean bost hamar minutura hil behar da. Baita ere haurrak gaixotasun bat badu edo jaiotzean hil behar bada, hobe da abortatzea familiak ez sufritzeko.

Abortatzea ziur nago hobe dela. Hamazazpi urteko neska batek haur bat izan behar badu, uste dut hobe dela abortatzen badu, zeren eta bere bizitza asko aldatuko da, eta ezin izango du, ikasketekin jarraitu denbora osoan haurrarekin egon behar duelako.
Abortatzearen erabakia lehen baino lehen hartu behar du, abortatzeko fetoa hogeitabi aste baino gutxiago izan behar ditu.

Nik uste dut, abortatzea ongi dagoela nahiz eta batzuk ezetz esan. 


Nerea.

Krisia





Orain dela lauzpabost urte krisia hasi egin zen. Baina jende guztiari ez dio modu berdinean eragin. Batzuek esfortzu handia egin behar dute faktura guztiak ordaindu ahal izateko eta beste batzuek berriz ez.
Urte honetan, gauzak oso txarto egon dira. Jende asko langabezian gelditu da eta Gorbernuak hori konpontzeko ez du ezer egin. Zein da haien helburua? Zer gertatuko da diru asko ez duten familiekin? Eta zergatik igo egin da BEZa?

Gauza asko gertatu egin dira azken urte honetan. Jendeak bere lana galdu du eta horren eragina zein izan da? Ez dutela dirurik hipoteka ordaintzeko eta bankuak etxea kentzen diotela. Gero berriro ama eta aitaren etxera joan behar dira bizitzera bere seme alabekin.
Krisiak eragin handia izan du mundu osoan eta urte honetan Beza igotzea bururatu zaio gobernuari.
Beza (balio erantsiaren gaineko zerga) deritzoguna, Europar Batasunaren eta beste hainbat herrialdetan ezartzen den tributu bat da.  Biztanleei zeharka heltzen zaien zerga da, hots, ez dute zuzenean ordaintzen, produktu bati ezartzen zaion balio gehigarria baita. Hiru motatako BEZak daude: Orokorki ezartzen dena, murriztua eta azkenik oso murriztua.

Azkenaldian krisia dela eta,ekonomia indartzeko helburuaz balio hauek igotzea erabaki du gobernuak. Ni horren aurka nago, jarrera desegokia dela iruditzen zait, beraiengan soilik pentsatzen dute erabaki hau hartzerako orduan.

Hasteko, egia da honen bitartez diru gehiago bilduko dutela zerbitzu publikoetan erabiltzeko eta noski, baliabideak hobeak izango direla gaur egungo egoeratik salbu ateratzeko, baina estatuko biztanleengan ere pentsatu beharko lukete diot, izan ere, guztiek ezin izango diote igoera honi aurre egin. Maila ekonomiko desberdinak daude eta igoera honek min asko egin diezaioke orain diru asko ez dutenei. Horregatik enpresa batzuek igoaldi honi uko egin diote.  Liburuek dendetan ez dute BEZa igo. Azken finean, eroslea pozik egotea da saltzaileen helburua.

Gobernuak erabaki honekin biztanleak haien kontra jartzea baino ez duela lortuko pentsatzen dut, beste irtenbideren bat egon behar da krisiari aurre egiteko, garai txarrean gauden arren erabakiak ondo pentsatuta eta osotasunez hartu behar direla uste dut, gero ondorioak baitatoz.

Nerea.

lunes, 5 de noviembre de 2012

Trafikoaren kontra



    Nik ez daukat ezer trafikoaren kontra baina bai ordea gero eta auto gehiago daudela eta horrek trafikoa astiro joatea eragiten du. Nor ez da berandu iritsi inoiz lanera trafikoagatik? Gero eta istripu gehiago daude esan ahal da?

  Hirietan dagoen trafikoa gero eta handiagoa da. Horrenbeste auto egoteak arazo ugari sortu ditu bertan bizi diren jendearentzat. Horrez gain trafikoak higidura moteltzen du eta orain lanera joateko hamar minutu gehiago beharko dugu autoz nahiz autobusez joaten bagara.

  Gero eta jende gehiago auto berria erosten du. Eta horrek ondorioak ekarri ahal ditu. Adibidez auto gehiago  badaude karabana handiagoa izango da eta horrela istripu gehiago gertatzeko aukera egongo da.


  Konklusioetara etorriz, aukera ona izango litzateke jendea garraio publikoa erabiltzea eta horrela auto gutxiago egongo litzateke eta karabana txikiagoa izango zen eta istripu kopurua murriztu egingo zen


Nerea.