Ametx erakunde autonomoa
Zelaieta Parkea
48340
Amorebieta-Etxano
Bizkaia
Zornotzan,
2013ko martxoaren 12an.
Ametx erakundeko zuzendari hori:
Gutun honen bidez, Zornotzakoa
naizen aldetik, zugana jotzen dut eskakizun bat egiteko asmoz.
Zornotzako Zelaieta zentroak hainbat zerbitzu eskaintzen
ditu, eta horien artean beheko solairuan dauden hainbat lokal, musika talde bat
duten gazte guztiak entseatzeko lekua dena. Entseguak amaitzen direnean, oso
deserosoa da instrumentuekin alde batera eta bestera ibiltzea, batez ere,
eguraldi txarra dagoenean. Instrumentuak busti eta hondatu egiten dira eta oso
garestiak dira. Hori kontuan hartuz, eskaera bat egin nahi dizut.
Konturatu gara garbitzaileek haien materiala gordetzeko duten lekua ez dutela
erabiltzen. Horregatik nire gutunarekin eskatu nahi dizudana zera da:
Garbitzaileak lekua ez dutenez erabiltzen, leku hori instrumentuak gordetzeko
leku apropos dela pentsatuta, alokatzeko baimena eskatzen dizut. Horrela ez ditugu
denbora guztian leku batetik bestera mugitu behar.
Nire eskaria kontuan hartuko
duzulakoan, zure erantzunaren zain.
Nerea Astobieta