Zelan heldu gara natura suntsitzera? Duela urte gutxi batzuk natura apurka
suntsitzen hasi ginen. Gaur egungo teknologiak horretan eragin handia izan duela
kontuan hartzen badugu, gizakion errua dela esango nuke. Arazoa konpondu behar
dugula argi dago, baina nola egin genezake? Bakoitzak bere aldetik pixka bat
jartzearekin nahikoa izango litzateke.
Antzinatean, gizakia naturaren aginduetara egiten zituen bizitzeko
beharrezkoak ziren gauzak, naturan ikusten zutena soilik ezagutzen zuten eta. Urteak
aurrera joan ahala hori aldatuz joan da, orain, gizakia natura bere nahietara
egokitzen du. Pentsatzen badugu, hasiera batean menderaezina zirudien ama lurra
menderatzen ari da gizakia, hura errespetatu barik.
Arrazionalki pentsatzearekin gizakia gero eta azkarragoa izatera heldu zen
eta horrela eboluzionatzen joan zen. Eboluzio horrekin, naturak eskainitakoak
ondo erabili zituen eta egun ezagutzen ditugun aurrerapen guztiak aurrera atera
zituen. Aurrerapen horiek gizakiarentzat ez bezala, naturarentzat kaltegarriak
izan dira. Gure bizimodua errazagoa bihurtzeko asmotan, lehen aipatutako
naturaren gehiegizko egokiera gainditu du gizakiak.
Egokiera horren aurrean, argi zegoen naturak erantzuna emango zuela.
Lurrean gertatzen diren hainbat ezbehar, tsunamiak, lurrikarak … naturak
berak bidalitako erantzunak dira, gizakiengandik jasandako guztiak
bueltatzeko. Hau guztia txarrera joaten
ari da eta guztia gure erruagatik da. Atmosferaren suntsiketan adibidez, gurea da erru gehiena. Gu gara autoak erabiltzen
ditugunak, zentral termikoetan lan egiten dugunak … eta horrekin lortzen duguna,
berotegi-efektua gertatzea da.
Ipar eta Hego poloak urtzen hasiko dira eta itsas maila gora egingo du.
Horrela kontinenteak ozeanoen azpian geratuko da. Hau guztiarekin natura
pixkanaka suntsitzea eta gu bizi garen planeta suntsitzea lortuko dugu.
Nerea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario