sábado, 18 de mayo de 2013

Gazteak eta drogak



Zer gertatzen ari da gaur egun gazteekin? Zergatik hasten  da jende gehiago drogekin? Galdera honi erantzuteko gaur egun “moda” moduan jarri dela esango nuke. Hau da, jende gehiena drogak hartzen hasi da lagunak hartzen ikusi dituelako eta horrela hasi direla gehienak esango nuke.

Baina horrela jarraitzen badute, zer gertatuko da? Jendea gero eta gazteago hasten da drogekin. Orain dela urte asko, tabakoarekin adibidez, gure gurasoak gazteak zirenean tabakoa azaldu zen. Lehen telebistako iragarkietan erretzea ona zela esaten zuten eta horregatik urte horietako gehienak erretzen hasi ziren. Urteak eta urteak egon ziren erretzen ona zela pentsatzen zutelako, baina egun batean konturatu ziren erretzea ez zela hain ona haiek pentsatzen zuten moduan. Jendea gaixotzen hasi zen. Haiek ez zekiten zergatik, horregatik medikuarengana joan ziren eta han esan zieten erretzea ez zela ona, birikietako edo beste edozein minbizi sortzen zuela. Pertsona askok, erretzeari utzi zioten baina beste askok ez. Zergatik? Adizioa zutelako. Medikuen tratamenduak ematen zizkieten erretzeari uzteko baina konturatu ziren hori ez zela nahikoa.

Gaur egun medikamentuak asko aldatu dira. Tratamendu berriak egin dituzte eta jende gehiago erretzeari utzi dio. Telebistako iragarkietan erretzea txarra dela esaten dute, eta horrek jende asko bultzatu du erretzeari uzteko. Hau guztia helduek kontuan hartu dute, baina zergatik gaur egungo umeak eta gazteak erretzen hasten dira jakinda minbizia eragiten dizula eta txarra dela?

Uste dut, gaur egungo gazteak erretzearekin hasten direla min ematen diotelako  norbereen lagunen gaitzespena. Pertsonak oso gaiztoak dira, eta kasu batzuetan gaiztoagoak izan ahal dira. Adibidez erretzearekin edo  alkoholaren kasuetan. Hau da, pertsonak bere lagunen gaitzespena ez edukitzeko besteak egiten dutena egiten dute kasu gehienetan. Beste kasu bat izan daitekeena da, bere gurasoekin harremana txarra izatea, horrek batzuetan eragilea izaten da umeak erretzen hasteko. Bakarrik atentzioa deitu nahi dute eta erretzea edo mozkortzea modu ona dela pentsatzen dute. Beste kasu bat, umeak gurasoen atentzioa galtzen hasten direnean da. Modu batean edo bestean pertsonok maitasuna behar dugu, eta ume edo gazte batentzat gurasoen  maitasuna edo atentzioa galtzea asko eragiten du. Horregatik mozkortzen hasten dira. Edo beste edozer gauza egiten dute, bakarrik nahi dutena da, gurasoek kasu pixka bat egitea.

Azken finean erretzea edo alkohola edatea zure bizitzarako gauza txarra da besterik ez. Ez dakit zergatik egiten duen jendeak, bakarrik dakitena da, besteen influentziagatik edo helduak izan edo sentitu nahia dutelako egiten dutela. Eta bakarrik egiten ari direna bere bizitza txarrera eramatea da. 

Nerea.

No hay comentarios:

Publicar un comentario